Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 2:46-52 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

46. Eta guertha cedin, hirur egunen buruän eriden baitzeçaten hura templean, iarriric cegoela doctoren artean, hæy behatzen çayela eta hec interrogatzen cituela.

47. Eta spantatzen ciraden hura ençuten çutén guciac, haren iaquinaren eta respostuén gainean.

48. Eta hura ikussiric spanta citecen: eta erran cieçón bere amác, Semé, cergatic horrela eguin draucuc? huná, hire aita eta ni keichuric hire bilha guiniabiltzán.

49. Orduan dioste, Cergatic da ene bilha baitzinabiltzaten? etzinaquitén ecen neure Aitaren eguitecoetan occupatua behar dudala içan?

50. Baina hec etzeçaten adi erran cerauen hitza.

51. Orduan iauts cedin hequin, eta ethor cedin Nazarethera: eta cen hayen suiet: eta haren amac beguiratzen cituen hitz hauc gucioc bere bihotzean.

52. Eta Iesus auançatzen cen sapientiaz eta handitzez, eta gratiaz Iaincoa baithan eta guiçonac baithan.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 2