Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 2:4-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Igan cedin bada Ioseph-ere Galileatic, Nazaretheco hiritic, Iudeara, Dauid-en ciuitate Bethlehem deitzen denera (ceren baitzén Dauid-en etchetic eta arraçatic)

5. Scributan iar ledinçát Maria emaztetan eman içan çayonarequin, cein baitzén içorra.

6. Eta guertha cedin hec han ciradela, compli baitzitecen haren ertzeco egunac.

7. Eta erdi cedin bere seme lehen iayoaz, eta bandatoz trocha ceçan hura, eta eçar ceçan mangederán, ceren ezpaitzén hayendaco lekuric ostalerián.

8. Eta ciraden comarca berean artzain campoetan ceunçanac, eta gauazco veillác bere arthaldearen gainean beguiratzen cituztenac.

9. Eta huná, Iaunaren Aingueruä vstegaberic ethor cequién, eta Iaunaren gloriác argui ceçan hayén inguruän, eta icidura handiz ici citecen.

11. Ecen Dauid-en ciuitatean iayo çaiçuela Saluadorea, cein baita Christ Iauna.

12. Eta haur vkanen duçue seignale, eridenen baituçue haourra bandatoz trochatua, mangederán eçarria.

13. Eta bertan Aingueruärequin eguin cedin armada celestial multzobat, laudatzen çutela Iaincoa, eta cioitela,

14. Gloria ceru guciz goretan Iaincoari, eta lurrean baque, guiçonac baithara vorondate ona.

15. Eta guertha cedin, hetaric Aingueruäc cerurat ioan ciradenean, erran baitzeçaten artzainec elkarren artean, Goacen bada Bethlehemerano, eta dacussagun eguin içan den gauça haur, cein Iaunac iaquin eraci baitraucu.

16. Eta ethor citecen lehiatuqui, eta eriden citzaten Maria eta Ioseph, eta haourtchoa mangederán eçarria.

17. Eta ikussi vkan çutenean, publica ceçaten haourtchoaz erran içan çayena.

18. Eta ençun vkan cituzten guciéc mirets ceçaten hæy artzainéz erran içan çaizten gaucén gainean.

19. Eta Mariac beguiratzen cituen gauça hauc guciac, bere bihotzean ehaiten cituela.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 2