Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 2:28-47 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Harc orduan har ceçan hura bere bessoetara, eta lauda ceçan Iaincoa, eta erran ceçan,

29. Iauna, orain vtziten duc eure cerbitzaria, eure hitzaren araura baquez.

30. Ecen ikussi dié ene beguiéc hire saluagarria,

31. Cein preparatu baituc populu gucién beguitharte aitzinean.

32. Argui Gentiley arguitzecoa, eta Israeléco hire populuaren gloriá.

33. Eta haren aita eta ama miraz ceuden harçaz erraiten ciraden gaucéz.

34. Eta benedica citzan Simeonec, eta erran cieçón haren ama Mariari, Huná, eçarri içan dun haur anhitzen destructionetan, eta anhitzen resurrectionetan Israelen, eta signotan ceini nehor contrastaturen baitzayo:

35. Are eurorren arima-ere iraganen din ezpata batec, aguer ditecençát anhitz bihotzetaco pensamenduac.

36. Bacén prophetessabat-ere Anna deitzen cenic Phanuel-en alaba, Aser-en leinuco, cein baitzén ia adin handitacoa, eta vici içan cen senharrarequin çazpi vrthez bere virginitateaz gueroztic.

37. Eta lauroguey eta laur vrtheren inguruco alharguna celaric, etzen partitzen templetic, barurez eta orationez cerbitzatzen çuela Iaincoa gau eta egun.

38. Hunec-ere bada ordu berean ethorriric, laudatzen çuen Iauna, eta harçaz minço çayen redemptionearen beguira Ierusalemen ceuden guciey.

39. Eta acabatu çutenean gucia Iaunaren Leguearen araura, itzul citecen Galileara, bere Nazaretheco hirira.

40. Eta haourtchoa handitzen cen eta spirituz fortificatzen, eta bethatzen cen sapientiaz: eta Iaincoaren gratiá cen haren gainean.

41. Eta ioaiten ciraden haren aita-amác vrthe oroz Ierusalemera Bazco bestán.

42. Eta hamabi vrthetara heldu cenean, igan citecen hec Ierusalemera bestaco costumaren arauez:

43. Eta hartaco egunac complitu ciradenean, hec itzultzen ciradela, azquen cedin Iesus haourra Ierusalemen: eta etzaquión ohart Ioseph, ez bere ama:

44. Baina vstez hura compainian cen, ioan citecen egun baten bidean: eta haren bilha çabiltzan ahaidén eta eçagunén artean.

45. Eta erideiten etzutenean, bihur citecen Ierusalemera, haren bilha çabiltzala.

46. Eta guertha cedin, hirur egunen buruän eriden baitzeçaten hura templean, iarriric cegoela doctoren artean, hæy behatzen çayela eta hec interrogatzen cituela.

47. Eta spantatzen ciraden hura ençuten çutén guciac, haren iaquinaren eta respostuén gainean.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 2