Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 2:24-37 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Eta eman leçatençát oblationea, Iaunaren Leguean erran denaren araura, turturela pare-bat, edo bi vsso columba vme.

25. Eta huná, cen guiçombat Ierusalemen Simeon deitzen cenic: eta cen guiçon haur iusto eta Iaincoaren beldur, Israeleco consolationearen beguira cegoena: eta Spiritu saindua cen haren gainean.

26. Eta denuntiatu içan çayón diuinoqui Spiritu sainduaz, etzuela herioric ikussiren, non lehen ikus ezleçan Christ Iaunarena.

27. Hura bada ethor cedin Spirituaz mouituric templera: eta sartzen çutela Iesus haourra bere aita-améc, haren causaz eguin leçatencát Legueco costumaren araura:

28. Harc orduan har ceçan hura bere bessoetara, eta lauda ceçan Iaincoa, eta erran ceçan,

29. Iauna, orain vtziten duc eure cerbitzaria, eure hitzaren araura baquez.

30. Ecen ikussi dié ene beguiéc hire saluagarria,

31. Cein preparatu baituc populu gucién beguitharte aitzinean.

32. Argui Gentiley arguitzecoa, eta Israeléco hire populuaren gloriá.

33. Eta haren aita eta ama miraz ceuden harçaz erraiten ciraden gaucéz.

34. Eta benedica citzan Simeonec, eta erran cieçón haren ama Mariari, Huná, eçarri içan dun haur anhitzen destructionetan, eta anhitzen resurrectionetan Israelen, eta signotan ceini nehor contrastaturen baitzayo:

35. Are eurorren arima-ere iraganen din ezpata batec, aguer ditecençát anhitz bihotzetaco pensamenduac.

36. Bacén prophetessabat-ere Anna deitzen cenic Phanuel-en alaba, Aser-en leinuco, cein baitzén ia adin handitacoa, eta vici içan cen senharrarequin çazpi vrthez bere virginitateaz gueroztic.

37. Eta lauroguey eta laur vrtheren inguruco alharguna celaric, etzen partitzen templetic, barurez eta orationez cerbitzatzen çuela Iaincoa gau eta egun.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 2