Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 2:18-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Eta ençun vkan cituzten guciéc mirets ceçaten hæy artzainéz erran içan çaizten gaucén gainean.

19. Eta Mariac beguiratzen cituen gauça hauc guciac, bere bihotzean ehaiten cituela.

20. Eta itzul citecen artzainac, glorificatzen eta laudatzen çutela Iaincoa, ençun eta ikussi vkan cituzten gauça guciéz, erran içan cayen beçala.

21. Eta complitu içan ciradenean haourtchoaren circonciditzeco çortzi egunac, orduan deithu içan da haren icena Iesus, nola deithu içan baitzén Aingueruäz, sabelean concebi cedin baino lehen.

22. Eta complitu içan ciradenean Mariaren purificationeco egunac Moysesen leguearen arauez, eraman ceçaten haourtchoa, Ierusalemera, Iaunari presenta lieçotençát.

23. (Nola baita scribatua Iaunaren Leguean, Ar vme-vncia irequiten duen gucia, saindu Iaunari deithuren çayó)

24. Eta eman leçatençát oblationea, Iaunaren Leguean erran denaren araura, turturela pare-bat, edo bi vsso columba vme.

25. Eta huná, cen guiçombat Ierusalemen Simeon deitzen cenic: eta cen guiçon haur iusto eta Iaincoaren beldur, Israeleco consolationearen beguira cegoena: eta Spiritu saindua cen haren gainean.

26. Eta denuntiatu içan çayón diuinoqui Spiritu sainduaz, etzuela herioric ikussiren, non lehen ikus ezleçan Christ Iaunarena.

27. Hura bada ethor cedin Spirituaz mouituric templera: eta sartzen çutela Iesus haourra bere aita-améc, haren causaz eguin leçatencát Legueco costumaren araura:

28. Harc orduan har ceçan hura bere bessoetara, eta lauda ceçan Iaincoa, eta erran ceçan,

29. Iauna, orain vtziten duc eure cerbitzaria, eure hitzaren araura baquez.

30. Ecen ikussi dié ene beguiéc hire saluagarria,

31. Cein preparatu baituc populu gucién beguitharte aitzinean.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 2