Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 2:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta guerta cedin egun hetan ethor baitzedin ordenança-bat Cesar Augustoren partez, scribuz iar ledin mundua oro.

2. (Lehen descriptione haur eguin cedin Cyrenius Syriaco gobernadore cenean)

3. Eta ioaiten ciraden guciac scributan iartera, batbedera cein bere hirirát.

4. Igan cedin bada Ioseph-ere Galileatic, Nazaretheco hiritic, Iudeara, Dauid-en ciuitate Bethlehem deitzen denera (ceren baitzén Dauid-en etchetic eta arraçatic)

5. Scributan iar ledinçát Maria emaztetan eman içan çayonarequin, cein baitzén içorra.

6. Eta guertha cedin hec han ciradela, compli baitzitecen haren ertzeco egunac.

7. Eta erdi cedin bere seme lehen iayoaz, eta bandatoz trocha ceçan hura, eta eçar ceçan mangederán, ceren ezpaitzén hayendaco lekuric ostalerián.

8. Eta ciraden comarca berean artzain campoetan ceunçanac, eta gauazco veillác bere arthaldearen gainean beguiratzen cituztenac.

9. Eta huná, Iaunaren Aingueruä vstegaberic ethor cequién, eta Iaunaren gloriác argui ceçan hayén inguruän, eta icidura handiz ici citecen.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 2