Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 18:32-43 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

32. Ecen Gentiley liuraturen çaye, eta escarniaturen eta iniuriaturen eta thustaturen da.

33. Eta açotatu duqueitenean, hilen duté: baina hereneco egunean resuscitaturen da.

34. Eta hec gauça hautaric etzeçaten deus adi: eta ciraden hitz hauc hetaric estaliac, eta erraiten ciradenac etzituzten aditzen.

35. Eta guertha cedin hura Iericorát hurbiltzen cela, itsubat baitzén iarria bide bazterrean esque cegoela.

36. Eta harc ençun ceçanean populua iragaiten, galde eguin ceçan, hura cer cen.

37. Eta erran cieçoten ecen Iesus Nazareno iragaiten cela.

38. Orduan oihu eguin ceçan, cioela, Iesus Dauid-en semeá, auc pietate niçaz.

39. Eta aitzinean ioaiten ciradenéc mehatchatzen çutén ichil ledinçát: baina harc vnguiz oihu guehiago eguiten çuen, Dauid-en semea, auc pietate niçaz.

40. Eta Iesusec gueldituric mana ceçan ekar lequion beregana, eta hura hurbildu içan cenean, interroga ceçan,

41. Cioela, Cer nahi duc daguiadan? Eta harc erran ceçan, Iauna, vistá recebi deçadan.

42. Eta Iesusec erran cieçón, recebi eçac vistá: eure fedeac saluatu au.

43. Eta bertan ikus ceçan, eta hari iarreiquiten çayón, glorificatzen çuela Iaincoa: Eta populu guciac hori ikussiric eman cieçon laudorio Iaincoari.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 18