Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 17:24-37 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Ecen nola chistmistac argui eguiten baitu ceruären azpian den bazter batetic, eta arguitzen berce bazter ceruären azpian denerano: hala içanen da guiçonaren Semea-ere bere egunean.

25. Baina lehen behar da anhitz suffri deçan harc, eta reproba dadin natione hunez.

26. Eta nola eguin baitzedin Noeren egunetan, hala içanen da guiçonaren Semearen egunetan-ere.

27. Iaten çutén, edaten çutén, emazte hartzen çutén eta ezconçaz emaiten, Noe arkán sar cedin egunerano: eta ethor cedin dilubioa, eta gal citzan guciac.

28. Halaber Lot-en egunetan-ere eguin içan cen beçala: iaten çutén, edaten çutén, erosten çutén, saltzen çutén, landatzen çutén, edificatzen çutén:

29. Baina Lot Sodomatic ilki cen egunean, suz eta suphrez vri eguin ceçan cerutic, eta guciac deseguin citzan:

30. Halaber içanen da guiçonaren Semea declaraturen den egunean.

31. Egun hartan etche gainean datena, eta bere ostillamendua etchean badu, ezalbeiledi iauts haren eramaitera: eta landán dena, halaber ezalbeiledi itzul guibelecoetara.

32. Orhoit çaitezte Lot-en emazteaz.

33. Nor-ere enseyaturen baita bere viciaren saluatzen, harc du galduren hura: eta norc-ere galduren baitu, viuificaturen du hura.

34. Erraiten drauçuet, gau hartan biga içanen dirade ohe batetan: bata harturen da, eta bercea vtziren.

35. Biga içanen dirade elkarrequin errotan ehaiten duqueitenic: bata harturen da, eta bercea vtziren.

36. Biga içanen dirade landán: bata harturen da, eta bercea vtziren.

37. Orduan ihardesten dutela, erraiten draucate, Non Iauna? Eta harc erran ciecén, Non-ere içanen baita gorputza, hara bilduren dirade arranoac-ere.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 17