Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 17:16-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Eta egotz ceçan bere buruä ahozpez haren oinetara, esquerrac emaiten cerauzcala, eta haur cen Samaritano.

17. Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Eztirade hamarrac chahutu içan? Bedratziac bada non dirade?

18. Batre ezta eriden içan itzuli denic, Iaincoari gloria emaitera, arrotz haur baicen.

19. Eta erran cieçón hari, Iaiquiric oha, eure fedeac saluatu au.

20. Eta interrogatu içanic Phariseuéz noiz ethorteco cen Iaincoaren resumá: ihardets ciecén, eta erran, Ezta ethorriren Iaincoaren resumá paradarequin:

21. Eta eztute erranen, Huná hemen, edo, hará han: ecen huná, Iaincoaren resumá barnean duçue.

22. Halaber erran ciecén discipuluey, Ethorriren dirade egunac desiraturen baituçue guiçonaren Semearen egunetaric baten ikustera, eta ezpaituçue ikussiren.

23. Eta erranen çaiçue çuey, Huna hemen, edo, hara han: baina etzoaztela, eta etzarreiztela.

24. Ecen nola chistmistac argui eguiten baitu ceruären azpian den bazter batetic, eta arguitzen berce bazter ceruären azpian denerano: hala içanen da guiçonaren Semea-ere bere egunean.

25. Baina lehen behar da anhitz suffri deçan harc, eta reproba dadin natione hunez.

26. Eta nola eguin baitzedin Noeren egunetan, hala içanen da guiçonaren Semearen egunetan-ere.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 17