Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 15:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta hurbiltzen ciraden harengana publicano eta gende vicitze gaichtotaco guciac, hura ençun leçatençát.

2. Eta murmuratzen çutén Phariseuéc eta Scribéc, cioitela, hunec gende vicitze gaichtotacoac recebitzen ditu, eta iaten du hequin.

3. Baina harc erran ciecén comparatione haur, cioela,

4. Cein guiçonec çuetaric ehun ardi dituela eta hetaric bat galtzen duela, eztitu vtziten lauroguey eta hemeretziac desertuan eta ezta ioaiten galduaren ondoan, hura eriden deçaqueno?

5. Eta eriden duenean eçarten du bere sorbaldén gainean alegueraric.

6. Guero ethorriric etchera, deitzen ditu adisquideac eta auçoac, diostela, Aleguera çaitezte enequin: ecen eriden dut neure ardi galdua.

7. Erraiten drauçuet ecen hala bozcario içanen dela ceruän bekatore emendatzen den baten

Irakurri kapitulu osoa Lukas 15