Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 14:9-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta ethorriric hura eta hi deithu çaituztenac erran dieçán, Emóc huni lekua: eta orduan has ezadin ahalquerequin azquen lekuaren eduquiten.

10. Baina gomitatu aicenean, habil, iar adi azquen lekuan: dathorrenean hi gomitatu auenac erran dieçançat, Adisquideá, igan adi gorago: orduan duquec ohore hirequin mahainean iarriric daudenén aitzinean.

11. Ecen bere buruä goratzen duen gucia, beheraturen da: eta bere buruä beheratzen duena, goraturen da.

12. Eta bera gomitatu çuenari-ere erraiten ceraucan, Eguiten duanean barazcaribat edo affaribat, eztitzala dei eure adisquideac, ez eure anayeac, ez eure ahaideac, ez auço abratsac, hec ere aldiz bere aldetic gomita ezeçatençát, eta ordaina renda eztaquián.

13. Baina eguiten duanean banquetbat, dei itzac paubreac, impotentac, mainguäc, itsuac:

14. Eta dohatsu içanen aiz: ceren ezpaitute nondic hiri ordaina renda: ecen hiri rendaturen çaic ordaina iustoén resurrectionean.

15. Eta gauça hauc ençunic harequin mahainean iarriric ceudenetaric batec erran cieçón, Dohatsu duc Iaincoaren resumán ogui ianen duena.

16. Eta harc erran cieçón, Guiçon batec eguin ceçan affari handibat, eta dei ceçan anhitz:

17. Eta igor ceçan bere cerbitzaria affal ordutan, gomitatuey erraitera, Çatozte, ecen gauça guciac prest dirade.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 14