Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 14:27-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Eta norc-ere ezpaitacarque bere crutzea, eta ene ondoan ethorten ezpaita, ecin date ene discipulu.

28. Ecen cein da çuetaric dorrebat edificatu nahi duenic, lehen iarriric gostuac contatzen eztituena, eya acabatzeco baduenez?

29. Fundamenta eçarri duqueen ondoan, eta ecin acabatu duqueenean, ikussiren duten guciac harçaz truffatzen has eztitecençát, dioitela,

30. Guiçon hunec hassi du edificatzen eta ecin acabatu du.

31. Edo cein da reguea berce regue baten contra batailla emaitera abiatzen dena, lehen iarriric consultatzen eztuen, eya hamar millarequin aitzinera ilki ahal daquidionez, hoguey millarequin haren contra ethorten denari?

32. Bercela hura oraino vrrun deno, embachadore igorriric baque esquez iarten da.

33. Hala beraz, norc-ere çuetaric bere on guciac ezpaititu renuntiatzen hura ecin date ene discipulu.

34. On da gatza: baina baldin gatza gueçat badadi, cerçaz gacituren da?

35. Ezta lurrecotzat, ez ongarricotzat deusgay: baina camporat egoizten da hura. Ençuteco beharriric duenac, ençun beca.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 14