Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 14:20-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Eta berceac erran ceçan, Emazte hartu diat, eta halacotz ecin niathorrec.

21. Eta itzuliric cerbitzari harc conta cietzón gauça hauc bere nabussiari. Orduan asserreturic aitafamiliác erran cieçón bere cerbitzariari, Habil fitetz placetara, eta hirico carriquetara, eta paubreac eta impotentac, eta mainguäc eta itsuac huna barnera erekar itzac.

22. Eta erran ceçan cerbitzariac, Nabussiá, eguin içan duc, manatu duán beçala eta oraino baduc leku.

23. Orduan erran cieçón nabussiac cerbitzariari, Oha bidetara eta berroetara, eta bortchaitzac, sartzera bethe dadinçát ene etchea.

24. Ecen erraiten drauçuet, guiçon deithu içan ciraden hetaric batec-ere eztuela ene affaritic dastaturen.

25. Eta gendetze handiac ioaiten ciraden harequin: eta itzuliric erran ciecén.

26. Baldin nehor enegana ethorten bada eta gaitzesten ezpaditu bere aita eta amá, eta emaztea eta haourrac, eta anayeac eta arrebác, etare guehiago bere arima-ere, ecin date ene discipulu.

27. Eta norc-ere ezpaitacarque bere crutzea, eta ene ondoan ethorten ezpaita, ecin date ene discipulu.

28. Ecen cein da çuetaric dorrebat edificatu nahi duenic, lehen iarriric gostuac contatzen eztituena, eya acabatzeco baduenez?

29. Fundamenta eçarri duqueen ondoan, eta ecin acabatu duqueenean, ikussiren duten guciac harçaz truffatzen has eztitecençát, dioitela,

Irakurri kapitulu osoa Lukas 14