Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 13:18-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Orduan erraiten çuen Iesusec, Cer irudi du Iaincoaren resumác? eta cerequin comparaturen dut hura?

19. Mustarda bihia irudi du, cein harturic guiçon batec eçar baitzeçan bere baratzean, eta haz cedin eta arbore handia eguin cedin eta ceruco choriéc ohatzeac eguin dituzte haren adarretan.

20. Eta berriz erran ceçan, Cerequin comparaturen dut Iaincoaren resumá?

21. Altchagarria irudi du, cein harturic emazte batec eçar baitzeçan hirur neurri irinetan, gucia altchatu liçateno.

22. Guero iragaiten cen hirietan eta burguètan, iracasten çuela, eta Ierusalemeratco bidea eguiten çuela.

23. Eta erran cieçón norbeitec, Iauna, gutiac dira saluatzen diradenac? Eta harc erran ciecén,

24. Enseya çaitezte sartzen bortha herssitic: ecen anhitz, erraiten drauçuet, sarthu nahiz ebiliren diradela, eta ecin sarthuren baitirade.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 13