Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 12:5-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Baina eracutsiren drauçuet noren beldur behar çareten: çareten beldur, hil duqueenean gehennara egoiztecó authoritatea duenarén: are diotsuet, haren beldur çareten.

6. Eztira borz parra-chori bi dirutchotan saltzen, eta hetaric bat ezpaita ahanciric Iaincoaren aitzinean ?

7. Baina çuen buruco bilo guciac-ere contatuac dirade etzaretela beraz beldur: parra-chori araldeac baino guehiago balio duçue çuec.

8. Badiotsuet bada, Norc-ere ni aithorturen bainau guiçonen aitzinean, guiçonaren Semeac-ere aithorturen du hura Iaincoaren Aingueruén aitzinean.

9. Baina ni guiçonén aitzinean vkaturen nauena, vkatua içanen da Iaincoaren Aingueruén aitzinean.

10. Eta norc-ere erranen baitu hitzic guiçonaren Semearen contra barkaturen çayó hari: baina Spiritu sainduaren contra blasphematuren duenari, etzayó barkaturen.

11. Eta eramanen çaituztenean synagoguetara, eta magistratuetara, eta potestatetara, eztuçuela ansiaric, nola edo cer ihardetsiren duçuen edo cer erranen.

12. Ecen Spiritu sainduac iracatsiren çaituzte ordu hartan berean, cer erran behar daten.

13. Eta erran cieçón gendetzecoetaric batec, Magistruá, erróc ene anayeri parti deçan enequin heretagea.

14. Baina harc erran cieçón, Guiçoná, norc eçarri nau ni iuge, edo partitzale çuen gainean?

15. Guero erran cieçón, Ikussaçue, eta beguira çaitezte auaritiatic: ecen cembeitec onhassunez abundantia badu-ere, bere vicia eztu bere onetaric.

16. Eta erran ciecén comparationebat, cioela, Guiçon abrats baten landéc abundantqui fructu ekarri vkan duté:

17. Eta gogueta eguiten çuen bere baithan, cioela, Cer eguinen dut? ecen eztut nora bil ditzadan neure fructuac.

18. Eta erran ceçan, Haur eguinen dut: deseguinen ditut neure granerac, eta handiagoac eguinen ditut: eta hara bilduren ditut neure fructu guciac, eta neure onac.

19. Eta erranen draucat neure arimari, Arimá, badituc on handiac anhitz vrthetacozat bilduac: reposa adi, ian eçac, edan eçac, eta atseguin har eçac.

20. Baina erran cieçón Iaincoac, Erhoá, gaurco gauèan eure arimá edequiren çaic: eta dituán gauçác, noren içanen dirade?

Irakurri kapitulu osoa Lukas 12