Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 12:49-58 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

49. Suaren emaitera ethorri naiz lurrera: eta cer nahi dut guehiago baldin ia irachequia bada?

50. Baina baptismo batez batheyatzeco naiz, eta nola hertsen naiz haur compli daiten artean?

51. Vste duçue ecen lurrean baquearen eçartera ethorri naicela? ez, diotsuet, baina diuisionearen.

52. Ecen hemendic harát içanen dirade borz etche batetan diuisionetan diratenic, hirurac bién contra, eta biac hirurén contra.

53. Diuisionetan içanen da aitá semearen contra, eta semea aitaren contra: amá alabaren contra, eta alabá amaren contra: ama-guinharrebá bere errenaren contra, eta errena bere ama-guinharrebaren contra.

54. Guero erraiten cerauen gendetzey-ere, Ikus deçaçuenean hodeybat altchatzen dela Occidentetic, bertan dioçue, vria heldu da: eta hala guerthatzen da.

55. Eta hegoác draunsanean, erraiten duçue, ecen bero eguinen duela: eta hala guerthatzen da.

56. Hypocritác, ceruären eta lurraren itchuraren iugeatzen daquiçue: eta dembora hunez nola eztuçue iugeatzen?

57. Eta nola ceuron buruz-ere eztuçue iugeatzen bide dena?

58. Bada ioaiten aicenean eure partida contrastarequin magistratuagana, enseya adi bidean haren menetic ilkiten: tira ezeçançat iugeagana, eta iugeac eman ieçon sargeantari, eta sargeantac eçar ezeçan presoindeguian.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 12