Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 12:37-45 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

37. Dohatsu dirade cerbitzari hec, cein dathorrenean nabussiac eridenen baititu iratzarriac: eguiaz diotsuet guerricaturen dela bera, eta mahainean iar eraciren dituela, eta aitzinaraturic cerbitzaturen dituela.

38. Eta baldin badathor bigarren veillán, eta heren veillán badathor, eta hala eriden ditzan: dohatsu dirade cerbitzari hec.

39. Eta haur iaquiçue, ecen baldin baleaqui aitafamiliác cer orduz ohoina ethorteco licén, veilla leçaqueela, eta ezleçaqueela vtzi çulhatzera bere etchea.

40. Çuec-ere bada çareten prest, ecen vste eztuçuen orduan guiçonaren Semea ethorriren da.

41. Orduan erran cieçón Pierrisec, Iauna, guri erraiten draucuc comparatione hori ala bay guciey-ere?

42. Eta erran ceçan Iaunac, Cein da despensér leyala eta çuhurra, nabussiac bere familiaren gaineco ordenatu duena, demborán ordinarioa deyençát?

43. Dohatsu da cerbitzari hura, dathorrinean nabussiac hala eguiten eridenen duena.

44. Eguiazqui erraiten drauçuet, ecen duen guciaren gaineco eçarriren duela hura.

45. Eta baldin erran badeça cerbitzari harc bere bihotzean, Berancen du ene nabussiac ethortera: eta has badadi cehatzen muthillén eta nescatoén, eta iaten eta edaten eta horditzen:

Irakurri kapitulu osoa Lukas 12