Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 12:31-38 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

31. Bainaitzitic bilha eçaçue Iaincoaren resumá, eta gauça hauc guciac emanen çaizquiçue gaineraco.

32. Ezaicela beldur tropel chipiá, ecen çuen Aitaren placer ona içan da çuey resumaren emaitera.

33. Sal itzaçue çuen onac, eta eman itzaçue elemosynatan. Eguin itzaçue ceurondaco çahartzen eztiraden mulsác, ceruètan thesaur nehoiz-ere falta eztaitembat: nora ohoinic ezpaita hurbiltzen, eta non cerrenec ezpaitu deseguiten.

34. Ecen non baita çuen thesaura, han içanen da çuen bihotza-ere.

35. Bira çuen guerrunceac guerricatuac, eta çuen candelác irachequiac.

36. Eta çuec çareten noiz hayén nabussia ezteyetaric itzul daiten beguira dauden guiçonetarát irudi: dathorrenean, eta borthá bulka deçanean, bertan irequi deçotençát.

37. Dohatsu dirade cerbitzari hec, cein dathorrenean nabussiac eridenen baititu iratzarriac: eguiaz diotsuet guerricaturen dela bera, eta mahainean iar eraciren dituela, eta aitzinaraturic cerbitzaturen dituela.

38. Eta baldin badathor bigarren veillán, eta heren veillán badathor, eta hala eriden ditzan: dohatsu dirade cerbitzari hec.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 12