Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 11:4-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta barka ietzaguc gure bekatuac: ecen guc-ere barkatzen dirauèagu guri çor draucuten guciey. Eta ezgaitzala sar eraci tentacionetan, baina deliura gaitzac gaichtotic.

5. Eta erran ciecén, Cein da çuetaric vkanen duena adisquidebat, eta ioanen dena harengana gau-erditan eta erranen draucana, Adisquideá, presta ietzadac hirur ogui:

6. Ecen ene adisquidebat ethorri içan duc bidetic enegana, eta eztiát cer aitzinean eçar dieçodan .

7. Eta harc barnetic ihardesten duela erran deçan, Ezneçála fascha: ia borthá ertsia duc, eta ene haourtchoac enequila dituc ohean: ecin iaiqui niaitec hiri emaitera.

8. Erraiten drauçuet, baldin iaiquiric eman ezpadieço-ere, ceren haren adisquide den: halere haren muthiritassunagatic iaiquiric emanén drauca cembat-ere behar baitu.

9. Eta nic erraiten drauçuet, Esca çaitezte, eta emanen çaiçue: bilhaeçaçue, eta eridenen duçue: bulka eçaçue eta irequiren çaiçue.

10. Ecen escatzen den guciac recebitzen du: eta bilhatzen duenac erideiten du: eta bulkatzen duenari, irequiren çayo.

11. Eta cein da çuetaric aitá, semea ogui esca badaquió, harribat emanen draucana? edo baldin arrain esca badaquio, ala arrainaren lekuan suguebat emanen drauca?

12. Edo baldin arraultze baten esca badadi, ala scorpiona emanen drauca?

13. Beraz çuec baldin gaichto çaretelaric, badaquiçue gauça onén çuen haourrey emaiten, cembatez guehiago çuen Aita celestialac emanen draue Spiritu saindua escaturen çaizconey.

14. Orduan egotz ceçan campora deabrubat, eta hura cen mutu: eta guertha cedin, deabrua ilki cenean, minça baitzedin mutua: eta mirets ceçaten gendetzéc.

15. Eta hetaric batzuc erran ceçaten, Beelzebub deabruén princearen partez egoizten ditu campora deabruac.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 11