Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 11:37-42 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

37. Eta minçatu cenean, othoitz eguin cieçon Phariseu batec barazcal ledin hura baithan, eta Iesus sarthuric iar cedin mahainean.

38. Baita Phariseuac hori ikussiric mirets ceçan ceren lehenic ezpaitzedin ikuz barazcal aitzinean.

39. Eta erran cieçón Iaunac, Baina çuec Phariseuoc coparen eta plataren campoco aldea chahutzen duçue: baina çuen barnean dena, bethea da harrapaqueriaz eta gaichtaqueriaz.

40. Adimendu gabeác, campocoa eguin duenac eztu barnecoa ere eguin?

41. Aitzitic duçuenetic emaçue elemosynatan: eta huna, gauça guciac chahu dituqueçue.

42. Baina maledictione çuen gainean Phariseuác: ecen detchematzen dituçue menthá eta rutá, eta baratze belhar gucia, baina vtziten dituçue guibelera Iaincoaren iugemendua eta charitatea: hauc eguin behar ciraden, eta hec ez vtzi.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 11