Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 11:19-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Eta baldin nic Beelzebub-en partez campora egoizten baditut deabruac, çuen seméc noren partez campora egoizten dituzte? halacotz hec içanen dirade çuen iuge.

20. Baina baldin Iaincoaren erhiaz campora egoizten baditut deabruac, segur heldu içan da çuetara Iaincoaren resumá.

21. Guiçon borthiz harmatu batec beguiratzen duenean bere iaureguia, baquean dirade harc dituen gauçác.

22. Baina bera baino borhitzago batec acomettaturic garait badeça, haren harmadura gucia, ceinetan fida baitzén, edequiten du, eta haren ostillamendua distribuitzen.

23. Enequin eztena ene contra da: eta enequin biltzen ari eztena barreyatzen ari da,

24. Spiritu satsua ilki denean cembeit guiçonaganic leku leihorréz dabila, paussu bilha: eta erideiten eztuenean, dio, Itzuliren naiz neure etchera nondic ilki içan bainaiz.

25. Eta ethorriric erideiten du hura escobatua eta appaindua.

26. Eta orduan ioaiten da, eta hartzen ditu berceric çazpi spiritu bera baino gaichtoagoac: eta sarthuric habitatzen dirade han: eta eguiten da guiçon haren azquen conditionea lehena baino gaichtoago.

27. Eta guertha cedin gauça hauc erraiten cituela, altchaturic voza emazte batec populuaren artetic, erran baitzieçón, Dohatsu dituc hi egari auen sabela, eta hic edosqui dituán vgatzac.

28. Eta harc erran ceçan, Baina aitzitic dohatsu dirade Iaincoaren hitza ençuten, eta hura beguiratzen dutenac.

29. Eta gendetzeac biltzen ciradela, has cedin erraiten, Generatione haur gaichtoa da: signo esquez dago: baina signoric etzayó emanen Ionas prophetaren signoa baicen.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 11