Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 11:12-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Edo baldin arraultze baten esca badadi, ala scorpiona emanen drauca?

13. Beraz çuec baldin gaichto çaretelaric, badaquiçue gauça onén çuen haourrey emaiten, cembatez guehiago çuen Aita celestialac emanen draue Spiritu saindua escaturen çaizconey.

14. Orduan egotz ceçan campora deabrubat, eta hura cen mutu: eta guertha cedin, deabrua ilki cenean, minça baitzedin mutua: eta mirets ceçaten gendetzéc.

15. Eta hetaric batzuc erran ceçaten, Beelzebub deabruén princearen partez egoizten ditu campora deabruac.

16. Eta berceac tentatzen çutela, signo cerutic esquez çaizcan.

17. Baina harc nola baitzequizquian hayén pensamenduac, erran ciecén, Bere contra partitua den resuma gucia, deseguiten da: eta etche bere contra partitua erorten da.

18. Eta baldin Satan-ere bere contra partitua bada, nolatan haren resumá egonen da? ecen badioçue Beelzebub-en partez campora egoizten ditudala nic deabruac.

19. Eta baldin nic Beelzebub-en partez campora egoizten baditut deabruac, çuen seméc noren partez campora egoizten dituzte? halacotz hec içanen dirade çuen iuge.

20. Baina baldin Iaincoaren erhiaz campora egoizten baditut deabruac, segur heldu içan da çuetara Iaincoaren resumá.

21. Guiçon borthiz harmatu batec beguiratzen duenean bere iaureguia, baquean dirade harc dituen gauçác.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 11