Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 10:33-42 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

33. Baina Samaritanobat bere bidea iragaiten çuela, ethor cedin harengana, eta hura ikussiric compassione har ceçan.

34. Eta hurbilduric lot citzan haren çauriac, emanic olio eta mahatsarno, eta hura eçarriric bere abrearen gainean, eraman ceçan ostaleriara, eta pensa ceçan.

35. Biharamunean partitzean idoquiric bi dinero eman cietzón ostatuari, eta erran cieçón, Errequeitu emóc huni, eta cer-ere guehiago despendaturen baituc, nic itzul nadinean rendaturen drauat.

36. Cein bada hirur hautaric irudi çaic gaichtaguinetara erori içan denaren hurco içan dela?

37. Eta harc erran cieçón, Hari misericordia eguin vkan draucana. Diotsa bada Iesusec, Oha, hic-ere eguic halaber.

38. Eta guertha cedin hec ioaiten ciradela, hura sar baitzedin burgu batetan: eta emazte, Martha deitzen cen batec recebi ceçan hura bere etchera.

39. Eta hunec çuen ahizpabat Maria deitzen cenic, harc-ere Iesusen oinetara iarriric cegoela, haren hitza ençuten çuen.

40. Baina Martha eguitecotan cen anhitz cerbitzuren eguiten: eta gueldituric erran ceçan, Iauna, eztuc hic ansiaric ceren neure ahizpác neuror cerbitzatzera vtziten nauen? erroc bada ni aldiz aiuta neçan.

41. Eta ihardesten çuela erran cieçón Iesusec, Martha, Martha, arrangura dun, eta tormentatzen aiz anhitz gauçaren ondoan:

42. Ordea gauçabat dun necessarió. Baina Mariac parte ona hautatu din, cein ezpaitzayo edequiren.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 10