Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 10:2-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Eta erraiten cerauen, Vztá handi da, baina languile guti: othoitz eguioçue bada vzta Iabeari, irion ditzan languileac bere vztara.

3. Çoazte, huná nic igorten çaituztet çuec bildotsac otsoén artera beçala.

4. Eztramaçuela ez mulsaric, ez maletaric, ez çapataric: eta nehor bidean ezteçaçuela saluta.

5. Cein-ere etchetan sarthuren baitzarete, lehenic erraçue, Baquea dela etche hunetan.

6. Eta baldin han baquezco semeric batre bada, paussaturen da çuen baquea haren gainean: ezpere çuetara itzuliren da.

7. Eta etche hartan berean çaudete, iaten eta edaten duçuela aitzinera emanen çaiçuenetic: ecen languilea bere sariaren digne da. Etzaiteztela iragan etchetic etchera.

8. Baina are cein-ere hiritan sarthuren baitzarete, eta recebituren baitzaituzte, ian eçaçue aitzinera eçarten çaizquiçuenetaric:

9. Eta sendaitzaçue hartan diraten eriac, eta erreçue, Hurbildu da çuetara Iaincoaren resumá.

10. Baina cein-ere hiritan sarthuren baitzarete, eta ezpaitzaituzte recebituren, ilkiric hango carriquetara, erraçue,

11. Çuen hiritic lothu çaicun errhautsa-ere iharrosten dugu çuen contra: guciagatic-ere haur iaquiçue, ecen hurbildu dela çuetara Iaincoaren resumá.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 10