Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 10:11-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Çuen hiritic lothu çaicun errhautsa-ere iharrosten dugu çuen contra: guciagatic-ere haur iaquiçue, ecen hurbildu dela çuetara Iaincoaren resumá.

12. Baina badiotsuet ecen Sodomacoac egun hartan hiri hura baino emequiago tractatuac içanen diradela.

13. Maledictione hiri Chorazin, maledictione hiri Bethsaida, ecen baldin Tyren eta Sidonen eguin içan balirade çuec baithan eguin içan diraden verthuteac, aspaldi çacurequin eta hautsequin iarriric emendatu ciratequeen.

14. Halacotz Tyr eta Sidon emequiago tractatuac içanen dirade iudicioan ecen ez çuec.

15. Eta hi Capernaum cerurano altchatu içan aicena, iffernurano beheraturen aiz.

16. Çuec ençuten çaituztenac, ni ençuten nau: eta çuec iraizten çaituztenac, ni iraizten nau: eta ni iraizten nauenac, ni igorri nauena iraizten du.

17. Eta itzuli içan dirade hiruroguey eta hamarrac bozcariorequin, cioitela, Iauna, deabruac-ere suiet eguiten ciaizquiguc hire icenean:

18. Eta erran ciecén, Ikusten nuen Satan chistmista beçala cerutic erorten.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 10