Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 10:1-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Gauça hauen ondoan ordena citzan Iaunac berce hiruroguey eta hamar-ere, eta igor citzan hec birá bere beguitharte aitzinean, bera ethorteco cen hiri eta leku gucietara.

2. Eta erraiten cerauen, Vztá handi da, baina languile guti: othoitz eguioçue bada vzta Iabeari, irion ditzan languileac bere vztara.

3. Çoazte, huná nic igorten çaituztet çuec bildotsac otsoén artera beçala.

4. Eztramaçuela ez mulsaric, ez maletaric, ez çapataric: eta nehor bidean ezteçaçuela saluta.

5. Cein-ere etchetan sarthuren baitzarete, lehenic erraçue, Baquea dela etche hunetan.

6. Eta baldin han baquezco semeric batre bada, paussaturen da çuen baquea haren gainean: ezpere çuetara itzuliren da.

7. Eta etche hartan berean çaudete, iaten eta edaten duçuela aitzinera emanen çaiçuenetic: ecen languilea bere sariaren digne da. Etzaiteztela iragan etchetic etchera.

8. Baina are cein-ere hiritan sarthuren baitzarete, eta recebituren baitzaituzte, ian eçaçue aitzinera eçarten çaizquiçuenetaric:

9. Eta sendaitzaçue hartan diraten eriac, eta erreçue, Hurbildu da çuetara Iaincoaren resumá.

10. Baina cein-ere hiritan sarthuren baitzarete, eta ezpaitzaituzte recebituren, ilkiric hango carriquetara, erraçue,

11. Çuen hiritic lothu çaicun errhautsa-ere iharrosten dugu çuen contra: guciagatic-ere haur iaquiçue, ecen hurbildu dela çuetara Iaincoaren resumá.

12. Baina badiotsuet ecen Sodomacoac egun hartan hiri hura baino emequiago tractatuac içanen diradela.

13. Maledictione hiri Chorazin, maledictione hiri Bethsaida, ecen baldin Tyren eta Sidonen eguin içan balirade çuec baithan eguin içan diraden verthuteac, aspaldi çacurequin eta hautsequin iarriric emendatu ciratequeen.

14. Halacotz Tyr eta Sidon emequiago tractatuac içanen dirade iudicioan ecen ez çuec.

15. Eta hi Capernaum cerurano altchatu içan aicena, iffernurano beheraturen aiz.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 10