Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 1:65-80 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

65. Eta icidura ethor cedin aldiri hetaco gucién gainera, eta Iudaco herri mendiçu orotan publica citecen hitz hauc guciac.

66. Eta ençun cituzten guciéc, eçar citzaten bere bihotzean, erraiten çutela, Nor haourtcho haur içanen da? Eta Iaunaren escua cen harequin.

67. Orduan haren aita Zacharias bethe cedin Spiritu sainduaz: eta prophetiza ceçan, cioela,

68. Laudatu dela Israeleco Iainco Iauna, ceren visitatu eta redemitu baitu bere populua.

69. Eta alchatu baitraucu saluamendutaco adarra Dauid bere cerbitzariaren etchean.

70. Nola minçatu içan baita bere Propheta saindu bethidanic içan diradenen ahoz.

71. Salbu içanen guinela gure etsayetaric eta guri gaitz çarizcuten gucién escutic.

72. Gure aitey misericordia leguiençat, eta orhoit licén bere alliança sainduaz:

73. Eta gure Aita Abrahami eguin ceraucan iuramenduaz:

74. Ecen emanen ceraucula, beldur gabe gure etsayén escuetaric deliuraturic, hura cerbitza guineçan,

75. Saindutassunetan eta iustitiatan haren aitzinean, gure vicico egun gucietan.

76. Eta hi haourtchoá, Subiranoaren Propheta deithuren aiz: ecen ioanen aiz Iaunaren beguitharte aitzinean, haren bideac appain ditzançat,

77. Eta eman dieçoançat saluamenduco eçagutzea haren populuari, hayén bekatuén barkamenduaz.

78. Gure Iaincoaren affectione misericordiosoaz, ceinez visitatu vkan baiquaitu, Orientac garaitic:

79. Argui daguiençat ilhumbean eta herioaren itzalean iarriric daudeney, gure oinen baquezco bidera chuchenceagatic.

80. Eta haourtchoa handitzen eta spirituz fortificatzen cen: eta egon cedin desertuetan Israeli manifestatu behar içan çayón egunerano.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 1