Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 1:57-70 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

57. Eta compli cedin Elisabethen ertzeco demborá: eta erdi cedin seme batez.

58. Eta ençun ceçaten haren auçoéc eta ahaidéc, nola frangoqui Iaunac bere misericordia declaratu çuen harengana, eta alegueratzen ciraden harequin.

59. Eta guertha cedin, çortzigarreneco egunean ethor baitzitecen haourtchoaren circonciditzera, eta deitzen çuten hura bere aitaren icenaz, Zacharias.

60. Baina ihardesten çuela haren amac erran ceçan, Ez, baina deithuren da Ioannes.

61. Eta erran cieçoten, Eztun nehor hire ahaidetan icen horrez deitzen denic.

62. Orduan keinu eguin cieçoten haren aitari, nola nahi luen hura dei ledin.

63. Eta harc tableta batzuren escaturic scriba ceçan, cioela, Ioannes da horren icena. Eta mirets ceçaten guciéc.

64. Eta irequi cedin bertan haren ahoa, eta haren mihia lacha cedin: eta minço cen laudatzen çuela Iaincoa.

65. Eta icidura ethor cedin aldiri hetaco gucién gainera, eta Iudaco herri mendiçu orotan publica citecen hitz hauc guciac.

66. Eta ençun cituzten guciéc, eçar citzaten bere bihotzean, erraiten çutela, Nor haourtcho haur içanen da? Eta Iaunaren escua cen harequin.

67. Orduan haren aita Zacharias bethe cedin Spiritu sainduaz: eta prophetiza ceçan, cioela,

68. Laudatu dela Israeleco Iainco Iauna, ceren visitatu eta redemitu baitu bere populua.

69. Eta alchatu baitraucu saluamendutaco adarra Dauid bere cerbitzariaren etchean.

70. Nola minçatu içan baita bere Propheta saindu bethidanic içan diradenen ahoz.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 1