Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 1:47-57 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

47. Eta alegueratu da ene spiritua Iainco ene Saluadorea baithan.

48. Ceren behatu vkan baitu bere nescatoaren beheratassunera: ecen huná, hemendic harat dohatsu erranen naute generatione guciéc.

49. Ecen gauça handiac eguin drauzquit botheretsu denac: eta haren icena saindu da:

50. Eta haren misericordia da generationetaric generationetara haren beldurra dutenetara.

51. Botheretsuqui eguin vkan du bere bessoaz: deseguin ditu superboac berén bihotzeco pensamenduan.

52. Egotzi ditu botheretsuac thronoetaric, eta goratu ditu chipiac.

53. Gosse ciradenac bethe ditu onez: eta abratsac igorri ditu hutsic

54. Sustengatu vkan du Israel bere haourra, bere misericordiáz orhoit içanez.

55. Gure aitey minçatu çayen beçala, Abrahami eta haren haciari iagoiticotz.

56. Eta egon cedin Maria harequin hirur hilebetheren inguruä: guero itzul cedin bere etcherát.

57. Eta compli cedin Elisabethen ertzeco demborá: eta erdi cedin seme batez.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 1