Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 1:43-52 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

43. Eta nondic haur niri, ethor dadin ene Iaunaren ama enegana?

44. Ecen huná, hire salutationearen voza ene beharrietara heldu içan den beçain sarri, iauci içan dun bozcarioz haourra ene sabelean.

45. Eta dohatsu aiz sinhetsi baitun, ceren complituren baitirade Iaunaz erran çaizquinan gauçác

46. Eta dio Mariac, Magnificatzen du ene arimác Iauna.

47. Eta alegueratu da ene spiritua Iainco ene Saluadorea baithan.

48. Ceren behatu vkan baitu bere nescatoaren beheratassunera: ecen huná, hemendic harat dohatsu erranen naute generatione guciéc.

49. Ecen gauça handiac eguin drauzquit botheretsu denac: eta haren icena saindu da:

50. Eta haren misericordia da generationetaric generationetara haren beldurra dutenetara.

51. Botheretsuqui eguin vkan du bere bessoaz: deseguin ditu superboac berén bihotzeco pensamenduan.

52. Egotzi ditu botheretsuac thronoetaric, eta goratu ditu chipiac.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 1