Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 1:30-48 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

30. Orduan diotsa Aingueruäc, Mariá, eztunala beldurric, ecen eriden dun gratia Iaincoa baithan.

31. Eta horrá, concebituren dun eure sabelean, eta erdiren aiz seme batez eta deithuren dun haren icena Iesus.

32. Hura içanen dun handi, eta eritziren ciayón Subiranoaren Semé: eta emanen diraucan Iainco Iaunac bere aita Dauid-en thronoa.

33. Eta regnaturen din Iacob-en etchearen gainean eternalqui, eta haren resumaren finic eztun içanen.

34. Erran ciecón orduan Mariac Aingueruäri, Nola içanen da hori, guiçonic eçagutzen eztudanaz gueroz.

35. Eta ihardesten çuela Aingueruäc erran cieçón, Spiritu saindua hire gainera ethorriren dun eta Subiranoaren verthuteac itzal eguinen draun eta halacotz hitaric sorthuren den saindua, Iaincoaren Seme deithuren dun.

36. Eta hará, Elisabeth hire lehen gussua, harc-ere concebitu din semebat bere çahartzean, eta hil haur din seigarrena steril deitzen cenac.

37. Ecen eztun deus impossibleric içanen Iaincoa baithan.

38. Eta erran ceçan Mariac, Huná Iaunaren nescatoa: eguin bequit hire hitzaren araura. Eta parti cedin harenganic Aingueruä.

39. Eta iaiquiric Maria egun hetan ioan cedin mendietara lehiatuqui Iudaco hiri batetara.

40. Eta sar cedin Zachariasen etchera, eta saluta ceçan Elisabeth.

41. Eta guertha cedin, ençun ceçanean Elisabethec Mariaren salutationea, iauz baitzedin haourra haren sabelean, eta bethe cedin Spiritu sainduaz Elisabeth:

42. Eta oihuz iar cedin voz handiz, eta erran ceçan, Benedicatua hi emaztén artean, ecen benedicatua dun hire sabeleco fructua.

43. Eta nondic haur niri, ethor dadin ene Iaunaren ama enegana?

44. Ecen huná, hire salutationearen voza ene beharrietara heldu içan den beçain sarri, iauci içan dun bozcarioz haourra ene sabelean.

45. Eta dohatsu aiz sinhetsi baitun, ceren complituren baitirade Iaunaz erran çaizquinan gauçác

46. Eta dio Mariac, Magnificatzen du ene arimác Iauna.

47. Eta alegueratu da ene spiritua Iainco ene Saluadorea baithan.

48. Ceren behatu vkan baitu bere nescatoaren beheratassunera: ecen huná, hemendic harat dohatsu erranen naute generatione guciéc.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 1