Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 1:15-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Ecen handi içanen duc Iaunaren aitzinean, eta mahatsarnoric ez berce arnoric eztic edanen: eta Spiritu sainduaz betheren datec bere amaren sabeleandanic.

16. Eta anhitz Israeleco haourretaric conuertituren dic berén Iainco Iaunagana.

17. Eta hura ioanen duc haren aitzinean Eliasen spiriturequin eta verthuterequin, conuerti ditzançat aitén bihotzac semetara eta desobedientac iustoén çuhurtassunera: Iaunari populu vngui instruitubat appain dieçonçat.

18. Orduan erran cieçon Zachariasec Aingueruäri, Nolatán hori eçaguturen dut? ecen ni nauc çahar, eta ene emaztea duc bere egunetan aitzinaratua.

19. Eta ihardesten çuela Aingueruäc erran cieçon, Ni nauc Gabriel Iaincoaren aitzinean assistitzen naicena, eta igorri içan nauc hirequin minçatzera, eta berri on hauen hiri declaratzera.

20. Eta horrá, mutu içanen aiz eta ecin minçaturen aiz, gauça hauc eguin ditecen egunerano: ceren ezpaitituc sinhetsi ene hitz bere demborán complituren diradenac.

21. Eta populua cegoen Zachariasen beguira, eta miresten çuen nola harc hambat berancen çuen templean.

22. Eta ilki cenean ecin minça cequidien, eta eçagut ceçaten ecen cembeit visione ikussi çuela templean: ecen keinuz aditzera emaiten cerauen, eta mutu guelditu ican cen.

23. Eta guertha cedin, haren officioco egunac acabatu ciradenean, bere etcherát itzul baitzedin.

24. Eta egun hayén ondoan haren emazte Elisabethec concebi ceçan: eta estal cedin borz hilebethez, cioela,

25. Segur, hunela eguin vkan draut Iaunac, visitatu nauen egunetan, ene laidoa guiçonén artetic ken leçançat.

26. Eta seigarren hilebethean igor cedin Gabriel Aingueruä Iaincoaz Galileaco hiri Nazareth deitzen denera:

27. Dauid-en etchetico Ioseph deitzen cen guiçon-batequin fedatua cen virgina batgana: eta virginaren icena cen Maria.

28. Eta Aingueruäc hura baithara sarthuric, erran ceçan, Salutatzen aut gratia eguin çainaná: Iauna dun hirequin, benedicatua hi emaztén artean.

29. Eta hura, Ainguerua ikussiric trubla cedin haren erranaren gainean, eta pensatzen çuen ceric licén salutatione hura.

30. Orduan diotsa Aingueruäc, Mariá, eztunala beldurric, ecen eriden dun gratia Iaincoa baithan.

31. Eta horrá, concebituren dun eure sabelean, eta erdiren aiz seme batez eta deithuren dun haren icena Iesus.

32. Hura içanen dun handi, eta eritziren ciayón Subiranoaren Semé: eta emanen diraucan Iainco Iaunac bere aita Dauid-en thronoa.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 1