Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 1:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. CEREN anhitzec escu eçarri baitu narratione baten scribatzera complituqui gure artean certificatu içan diraden gaucéz,

2. Eçagutzera eman draucuten beçala lehen hatsetic ikussi dituztenéc eta hitzaren ministre içan diradenéc.

3. Niri-ere on iruditu içan ciaitadac gucia hatsetic finerano diligentqui comprehendituric, hiri punctuz punctu heçaz scribatzera, o Theophile gucizco excellenteá:

4. Hobequi eçagut deçánçat ikassi dituán gaucén eguiá.

5. HERODES Iudeaco regueren egunetan cen Zacharias deitzen cen Sacrificadorebat, Abiaren araldetic: eta haren emaztea cen Aaronen alabetaric, eta haren icena Elisabeth.

6. Biac ciraden iusto Iaincoaren aitzinean, Iaunaren, manamendu eta ordenança gucietan reprochuric gabe çabiltzanac.

7. Eta haourric etzutén, ceren Elisabeth steril baitzen, eta biac baitziraden adinez aitzinaratuac.

8. Guertha cedin bada, harc Iaincoaren aitzinean bere aldian sacrificadoregoa exercitzen çuenean,

9. Sacrificadoregoaren officioco costumaren araura, çorthea eror baitzequión Iaunaren templean sarthuric encensamenduaren eguiteco.

10. Eta populu guciac campoan othoitz eguiten çuen encensamendua eguiten cen orduan.

11. Eta aguer cequión Iaunaren Aingueruä, cegoela encensamenduco aldarearen escuinean.

12. Eta Zacharias trubla cedin hura ikussiric, eta icidurabat eror cedin haren gainera.

13. Orduan erran ciecón Aingueruäc, Eztuala beldurric Zacharias: ecen ençun içan duc hire othoitzá, eta Elisabeth eure emaztea erdiren çaic seme batez: eta hari icen emanen draucac Ioannes

Irakurri kapitulu osoa Lukas 1