Itun Zaharra

Itun Berria

Kolosarrei 3:3-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Ecen hil içan çarete, eta çuen vicitzea gordea da Christequin Iaincoa baithan.

4. Baina Christ aguer dadinean cein baita gure vicia, orduan çuec-ere aguerturen çarete gloriatan.

5. Mortificaitzaçue bada çuen membro lurraren gainecoac, paillardiçá, cithalqueriá, appetitu desordenatua, guthicia gaichtoa, eta auaritiá, cein baita idolatria.

6. Gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera.

7. Ceinetan çuec-ere ebili içan baitzarete noizpait, hetan vici cinetenean.

8. Baina orain ken itzaçue çuec-ere hec guciac, hira, colera, malitia, gaitzerraitea, minçatze deshonesta çuen ahotic appart.

9. Gueçurric ezterraçuela batac bercearen contra, eraunciric guiçon çaharra bere eguitatequin,

10. Eta iaunciric berria, cein arramberritzen baita eçagutzez, hura creatu duenaren imaginaren araura.

11. Non ezpaita Grecquic ez Iuduric, Circoncisioneric ez Preputioric, Barbaroric ez Scytheric, sclaboric ez libreric: baina gucia eta gucietan Christ.

12. Vezti çaitezte bada Iaincoaren elegitu, saindu eta maite anço, misericordiazco halsarrez, benignitatez, humilitatez, emetassunez, spiritu patientez:

Irakurri kapitulu osoa Kolosarrei 3