Itun Zaharra

Itun Berria

Kolosarrei 2:8-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Beguirauçue nehorc pilla etzaitzaten philosophiaz eta enganio vanoz, guiçonén ordenancén araura, munduco rudimenten araura, eta ez Christen araura:

9. Ecen hartan habitatzen da diuinitatezco bethetassun gucia corporalqui.

10. Eta çarete hartan complituac, cein baita Principaltassun eta Bothere guciaren buruä.

12. Harequin ohortze içanic Baptismoaz, ceinez harequin batean resuscitatu-ere baitzarete, Iaincoaren fede botheretsuqui operatzen duenaz, ceinec hura hiletaric resuscitatu vkan baitu.

13. Eta çuec hilac cinetelaric bekatuetan eta çuen haraguiaren preputioan, harequin batean viuificatu vkan çaituzté, çuey bekatu guciac barkaturic,

14. Eta iraunguiric ordenancetan gure contra cen obligançá, cein baitzén gure contrario, baina harc kendu vkan du hura artetic, crutzeari eratchequiric:

15. Eta billuciric Principaltassunac, eta Bothereac monstrançatan eraman vkan ditu publicoqui heçaz hartan triumphaturic.

16. Nehorc bada etzaitzatela condemna ianean, edo edanean, edo besta egunaren, edo ilhargui berriaren, edo Sabbathoén respectuz:

17. Cein baitirade ethorteco ciraden gaucén itzal, baina gorputza Christena da.

18. Nehorc ezteçala çuen gainean seignoria bere placerera humilitatez, eta Aingueruèn cerbitzuz, ikussi eztituen gaucetara bere buruä auançatuz, bere haraguiaren adimenduz erhoqui hanturic:

20. Bada baldin hil baçarete Christequin munduco rudimentez den becembatean, cergatic nehorc ordenançaz cargatzen çaituzte, munduan vici bacinete beçala?

21. Hala nola, Ezteçála ian, Ezteçála dasta, Ezteçála hunqui.

22. Guiçonen manamenduén eta doctrinén arauezco gauça hauc gucioc vsança berez galdu doaça.

Irakurri kapitulu osoa Kolosarrei 2