Itun Zaharra

Itun Berria

Kolosarrei 1:1-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. PAVL Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostoluac eta Timotheo gure anayeac,

2. Colossen diraden saindu eta anaye fideley Christean: Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.

3. Esquerrac emaiten drautzagu Iaincoari, cein baita, Iesus Christ gure Iaunaren Aita bethi çuengatic othoitz eguiten dugula,

4. Ençunic çuen fede Iesus Christ baithangoa eta saindu gucietara duçuen charitatea:

5. Ceruètan çuey beguiratzen çaiçuen sperançagatic, cein Euangelioaren eguiazco hitzaz lehen ençun vkan baituçue,

6. Cein heldu içan baita çuetara, mundu orotara-ere beçala, eta fructificatzen baitu, çuec baithan-ere beçala, Iaincoaren gratiá eguiazqui ençun eta eçagutu vkan duçuen egunaz gueroztic.

7. Nola ikassi-ere baituçue Epaphras gure lagun maite eta cerbitzari-quideaganic, cein baita Christen ministre fidel çuendaco:

8. Ceinec declaratu-ere baitraucu çuen Spirituazco charitatea.

9. Halacotz gu-ere haur ençun vkan guenduen egunaz gueroztic, ezgara baratzen çuengatic othoitz eguitetic eta galdeguitetic betha çaitezten haren vorondatearen eçagutzeaz, sapientia eta adimendu spiritual gucirequin:

10. Iaunari dagocan beçala ebil çaiteztençát, gauça gucietan haren gogaraco çaretençát, obra on orotan fructificatzen duçuela, eta aitzinaratzen çaretala Iaincoaren eçagutzean.

11. Indar orotan fortificaturic, haren gloriaren verthutearen arauez, suffrimendu eta spirituzco patientia orotara bozcariorequin:

12. Esquerrac emaiten drautzaçuela Aitari, ceinec sufficient eguin baiquaitu sainduén heretagean participant içateco arguian:

13. Ceinec deliuratu baiquaitu ilhumbearen botheretic eta eraman bere Seme maitearen resumara.

14. Ceinetan baitugu redemptionea haren odolaz, baita, bekatuén barkamendua.

15. Cein baita Iainco inuisiblearen imaginá, gauça creatu guciac baino lehen iayoa.

16. Ecen hartan creatu içan dirade ceruètan eta lurrean diraden gauça guciac, visibleac eta inuisibleac, nahiz-biz Thronoac, nahiz Dominationeac, nahiz Principaltassunac, nahiz Puissançác, gauça guciac, diot, harçaz eta harengatic, creatu içan dirade.

17. Eta bera gauça guciac baino lehen da, eta gauça guciac harçaz consistitzen dirade.

Irakurri kapitulu osoa Kolosarrei 1