Itun Zaharra

Itun Berria

Judas 1:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. IVDA Iesus Christen cerbitzari eta Iacquesen anayeac, Iainco Aitaz sanctificatu, eta Iesus Christez conseruatu diraden deithuey,

2. Misericordia eta baque eta charitate multiplica daquiçuela.

3. Maiteác, artha handi dudalaric çuey scribatzera saluamendu communaz, necessario içan çait çuey scribatzera, exhorta çaitzatedançát bihotz hartzera behin sainduey eman içan çayen fedeagatic.

4. Ecen ichilic sarthu içan dirade guiçon batzu, lehen ia aspaldian damnatione hunetacotz enrolatuac, gende Iaincoaren beldur gabeac, gure Iaincoaren gratia cambiatzen dutela dissolutionetara, eta Iainco Iabe bakoitza, eta Iesus Christ gure Iauna renuntiatzen dituztela.

5. Bada gauça hauc aippatu nahi drauzquiçuet, ikussiric ecen haur behin badaquiçuela, ecen Iaunac populua Egyptetic deliuratu çuenean, sinhetsi vkan etzutenac guero deseguin vkan cituela.

6. Eta Aingueru bere hatsea beguiratu vkan etzutenac, baina bere principaltassuna vtzi vkan çutenac, ilhumbe azpian seculaco estecaduretan egun handico iudiciorano reseruatu vkan dituela.

7. Sodoma eta Gomorrha, eta hayén aldirietaco hiri hayén moldera paillardatu çutenac, eta berce haraguiaren ondoan ioan ciradenac, exemplutan proposatu içan diraden beçala, su eternaleco pená suffritzen dutela.

8. Halaber ordea hauc-ere lokarturic bere haraguia satsutzen duté eta seignoriá menospreciatzen eta dignitatéz gaizqui erraiten duté.

9. Guciagatic-ere Michel Archangelua, deabruaren contra ciharducanean disputatzen cela Moysesen gorputzaz, etzedin ventura maledictionezco sententiaren emaitera, baina erran ceçan, Iaunac mehatchaçala.

Irakurri kapitulu osoa Judas 1