Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 9:27-41 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Ihardets ciecén, Ia erran drauçuet, eta eztuçue ençun: cergatic berriz ençun nahi duçue? ala çuec-ere haren discipulu eguin nahi çarete?

28. Orduan iniuria ceçaten hura, eta erran ceçaten, Aicén hi haren discipulu: guçaz den becembatean, Moysesen discipulu gaituc.

29. Guc baceaquiagu ecen Moysesi minçatu içan çayola Iaincoa: baina haur nondic den etzeaquiagu.

30. Ihardets ceçan guiçonac eta erran ciecén, Segur, hunetan da miraculua, ceren çuec ezpaitaquiçue nondic den, eta irequi baititu ene beguiac.

31. Eta badaquigu ecen Iaincoac vicitze gaichtotacoac eztituela ençuten: baina baldin norbeit Iaincoaren cerbitzari bada, eta haren vorondatea eguiten badu, hura ençuten du.

32. Egundano ençun içan ezta ecen nehorc irequi duela itsu sorthuren beguiric.

33. Baldin ezpaliz haur Iaincoaganic, deus ecin laidi.

34. Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Hi bekatutan sorthua aiz guciori, eta hic iracasten gaituc gu? Eta iraitz ceçaten hura campora.

35. Ençun ceçan Iesusec nola egotzi vkan çuten hura campora: eta eriden çuenean hura, erran cieçón, Sinhesten duc hic Iaincoaren Semea baithan?

36. Ihardets ceçan harc eta erran ceçan, Eta nor da, Iauna, sinhets deçadan hura baithan?

37. Eta erran cieçon Iesusec, Eta ikussi duc hura, eta hirequin minço dena duc hura.

38. Eta harc dio, Sinhesten diat, Iauna. Eta adora ceçan hura.

39. Eta erran ceçan Iesusec, Iugemendu eguitera ni mundu hunetara ethorri naiz: ikusten eztutenéc, ikus deçatençát: eta ikusten dutenac itsu ditecençat.

40. Eta ençun ceçaten hori, Phariseuetaric harequin ciraden batzuc, eta erran cieçoten, Ala gu-ere itsu gara?

41. Erran ciecén Iesusec, Baldin itsu bacinete, etzinduqueite bekaturic: baina orain erraiten duçue, Badacussagu: beraz çuen bekatua badago.

Irakurri kapitulu osoa Joan 9