Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 9:11-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Ihardets ceçan harc, eta erran ceçan, Iesus deitzen den guiconac lohi eguin du, eta frotatu ditu ene beguiac, eta erran draut, Oha Siloeco ikuzgarrira, eta garbi adi. Bada ioanic eta garbituric ikustea recebitu dut.

12. Orduan erran cieçoten, Non da hura? Dio, Eztaquit.

13. Eramaiten dute itsu ohi cen hura Phariseuetara.

14. Eta cen Sabbathoa Iesusec lohia eguin çuenean eta haren beguiac irequi cituenean.

15. Berriz bada interroga ceçaten hura Phariseuéc-ere nolatan ikustea recebitu çuen. Eta harc erran ciecén, Lohi eçarri vkan draut neure beguién gainera, eta garbitu naiz, eta ikusten dut.

16. Erraiten çuten bada Phariseuetaric batzuc, Guiçon haur ezta Iaincoaganic: ecen Sabbathoa eztu beguiratzen. Bercéc erraiten çuten, Nolatan guiçon vicitze gaichtotaco batec sign hauc eguin ahal ditzaque? Eta dissensione cen hayén artean.

17. Erraiten draucate itsuari berriz, Hic cer dioc harçaz, ceren beguiac irequi drauzquian? Eta harc erran ceçan, Propheta dela.

18. Baina etzeçaten sinhets Iuduéc harçaz, ecen itsu içan cela, eta ikustea recebitu çuela, ikustea recebitu çuenaren aitamác dei litzaqueteno:

19. Eta interroga citzaten hec, cioitela, Haur da çuen seme çuec itsu iayo cela dioçuena? nolatan bada orain dacussa?

20. Ihardets ciecén haren aitaméc, eta erran ceçaten, Badaquigu ecen haur dela gure semea, eta itsu iayo içan dela:

22. Gauça hauc erran citzaten haren aitaméc, ceren beldur baitziraden Iuduén: ecen ia ordenatu çuten Iuduéc, baldin nehorc aithor baleça hura licela Christ, synagogatic iraitz ledin.

23. Halacotz haren aitaméc erran ceçaten, Adin du, bera interroga eçaçue.

Irakurri kapitulu osoa Joan 9