Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 9:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta iragaiten cela Iesusec ikus ceçan guiçon sortzetic itsubat.

2. Eta interroga ceçaten bere discipuluéc. erraiten cutela. Magistruá, Ceinec bekatu eguin du, hunec ala hunen aitaméc, hunela itsu sor ledin?

3. Ihardets ceçan Iesusec, Ez hunec bekatu eguin du, ez hunen aitaméc: baina itsu iayo da, Iaincoaren obrác manifesta litecençat hunetan.

4. Ni igorri nauenaren obrác eguin behar ditut, eguna deno: badatorque gaua noiz nehorc ecin obraric baitaidi.

5. Munduan naiceno, munduaren Arguia naiz.

6. Haur erran çuenean thu eguin ceçan lurrera, eta eguin ceçan lohi thutic, eta lohi harçaz frota citzan itsuaren beguiac:

7. Eta erran cieçon, Oha garbitzera Siloe, igorria erran nahi deneco ikuzgarrira. Ioan cedin bada, eta garbi cedin, eta itzul cedin ikusten çuela.

8. Bada auçoéc, eta lehen ikussi çutenéc ecen itsu cela, erraiten çutén, Ezta haur iarriric ohi cegoena eta escatzen cena?

9. Batzuc erraiten çutén, Haur da: eta bercéc, Hura dirudi, Baina berac erraiten çuen, Ni naiz hura.

10. Erran cieçoten bada, Nolatan irequi içan dirade hire beguiac?

11. Ihardets ceçan harc, eta erran ceçan, Iesus deitzen den guiconac lohi eguin du, eta frotatu ditu ene beguiac, eta erran draut, Oha Siloeco ikuzgarrira, eta garbi adi. Bada ioanic eta garbituric ikustea recebitu dut.

12. Orduan erran cieçoten, Non da hura? Dio, Eztaquit.

13. Eramaiten dute itsu ohi cen hura Phariseuetara.

Irakurri kapitulu osoa Joan 9