Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 7:7-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Ecin munduac gaitzets çaitzaquezte çuec: baina niri gaitz darizt: ceren nic testificatzen baitut harçaz, ecen haren obrác gaichto diradela.

8. Çuec igan çaitezte besta hunetara: ni eznaiz oraino igaiten besta hunetara, ceren ene demborá ezpaita oraino bethe.

9. Eta gauça hauc erran cerauztenean egon cedin Galilean.

10. Eta igan ciradenean haren anayeac, orduan hura-ere igan cedin bestara, ez aguerriz, baina ichilic beçala.

11. Iuduéc bada bilhatzen çuten hura bestán, eta erraiten çuten, Non da hura?

12. Eta murmuratione handia cen populuaren artean harçaz: ecen batzuc erraiten çuten Guiçon ona da: eta bercéc erraiten çutén, Ezta: baina seducitzen du populua.

13. Badaric-ere nehor frangoqui etzén minço harçaz, Iuduén beldurrez.

14. Eta besta ia erdi iragan cenean, igan cedin Iesus templera, eta iracasten ari cen.

15. Eta miraz ceuden Iuduac, cioitela, Nolatan hunec letrác daquizqui, ikassi gabe?

16. Ihardets ciecén Iesusec, eta erran ceçan, Ene doctriná ezta enea, baina ni igorri nauenarena.

17. Baldin nehorc nahi badu haren vorondatea eguin, eçaguturen du doctrináz, eya Iaincoaganic denez, ala ni neure buruz minço naicenez.

19. Eztrauçue Moysesec eman Leguea? eta ezpaitu çuetaric batec-ere obratan eçarten Leguea? Cergatic çabiltzate ni hil nahiz?

20. Ihardets ceçan populuac eta erran, Deabrua duc hic: nor dabila hi hil nahiz?

21. Ihardets ceçan Iesusec eta erran ciecén, Obrabat eguin dut, eta guciac miraz çaudete.

22. Baina halere Moysesec eman drauçue Circoncisionea, (ez Moysesganic denez, baina Aitetaric) eta Sabbathoan circonciditzen duçue guiçona.

23. Baldin Circoncisionea recebitzen badu guiçonac Sabbathoan, Moysesen Leguea hauts eztadinçát: asserre çarete ene contra ceren guiçon-bat ossoqui sendatu dudan Sabbathoan?

Irakurri kapitulu osoa Joan 7