Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 7:39-52 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

39. (Eta haur erraiten çuen hura baithan sinhesten çutenéc recebitzeco çuten Spirituáz: ecer oraino Spiritu saindua etzén eman, ceren Iesus oraino ezpaitzén glorificatu)

40. Anhitzec bada gendetzecoetaric propos haur ençun çutenean, erraiten çuten, Haur da eguiazqui Propheta hura.

41. Bercéc erraiten çutén, Haur da Christ. Eta batzuc erraiten çutén, Alabaina Galileatic ethorriren da Christ?

42. Eztu Scripturac erraiten, ecen Dauid-en hacitic, eta Bethlehemgo Dauid egoiten cen burgutic Christ ethorriren dela?

43. Dissensione eguin cedin bada populuaren artean harengatic.

44. Eta hetaric batzuc nahi çuten hatzaman, baina nehorc etzitzan eçar haren gainea escuac

45. Ethor citecen bada officierac Sacrificadore principaletara eta Phariseuetara, eta hec erran ciecén, Cergatic eztuçue hura ekarri?

46. Ihardets ceçaten officieréc, Egundano ezta hala minçatu guiçonic, nola guiçon haur.

47. Halacotz ihardets ciecen Phariseuéc, Ezothe cinatezte çuec-ere seducitu?

48. Ala Gobernadoretaric edo Phariseuetaric batec-ere sinhetsi du hura baithan?

49. Baina populu Leguea cer den eztaquian haur, maradicatua da.

50. Dioste Nicodemo harengana gauaz ethorri içan cenac, cein baitzén hetaric bat,

51. Ala gure Legueac condemnatzen du nehor, bera behin ençun gabe, eta cer eguin duen eçagutu gabe?

52. Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Ezaiz hi-ere Galileaco? informadi, eta iaquic ecen Galileatic Prophetaric eztela ilki. Eta itzul cedin batbedera cein bere etcherát.

Irakurri kapitulu osoa Joan 7