Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 7:3-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Erran cieçoten bada bere anayéc, Parti adi hemendic eta habil Iudearát, hire discipuluec-ere ikus ditzatençát hire obra eguiten dituanac.

4. Ecen nehorc eztic deus secretuan eguiten, estimationetan içan nahiz dabilanec, baldin gauça hauc eguiten badituc, manifesta ieçoc eure buruä munduari.

5. Ecen are haren anayec-ere etzuten sinhesten hura baithan.

6. Dioste bada Iesusec, Ene demborá ezta oraino ethorri: baina çuen demborá bethi da prest.

7. Ecin munduac gaitzets çaitzaquezte çuec: baina niri gaitz darizt: ceren nic testificatzen baitut harçaz, ecen haren obrác gaichto diradela.

8. Çuec igan çaitezte besta hunetara: ni eznaiz oraino igaiten besta hunetara, ceren ene demborá ezpaita oraino bethe.

9. Eta gauça hauc erran cerauztenean egon cedin Galilean.

10. Eta igan ciradenean haren anayeac, orduan hura-ere igan cedin bestara, ez aguerriz, baina ichilic beçala.

11. Iuduéc bada bilhatzen çuten hura bestán, eta erraiten çuten, Non da hura?

12. Eta murmuratione handia cen populuaren artean harçaz: ecen batzuc erraiten çuten Guiçon ona da: eta bercéc erraiten çutén, Ezta: baina seducitzen du populua.

13. Badaric-ere nehor frangoqui etzén minço harçaz, Iuduén beldurrez.

14. Eta besta ia erdi iragan cenean, igan cedin Iesus templera, eta iracasten ari cen.

15. Eta miraz ceuden Iuduac, cioitela, Nolatan hunec letrác daquizqui, ikassi gabe?

Irakurri kapitulu osoa Joan 7