Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 7:29-44 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

29. Baina nic eçagutzen dut hura, ceren harenganic bainaiz, eta harc igorri bainau.

30. Orduan hura hatzaman nahiz çabiltzan: baina nehorc etzitzan escuac eçar haren gainean, ecen etzén oraino ethorri haren orena.

31. Eta gendetzecoataric anhitzec sinhets ceçaten hura baithan, eta erraiten çutén, Christec dathorrenean guehiago miraculu eguinen othe du, hunec eguiten dituenac baino?

32. Ençun ceçaten Phariseuéc gendetzea hauén gainean harçaz murmuratzen: eta igor citzaten Phariseuéc eta Sacrificadore principaléc officierac hura hatzaman leçatençát.

33. Erran ciecén bada Iesusec, Oraino dembora gutibatetacotz çuequin naiz, guero banoa igorri nauènaganát.

34. Bilhaturen nauçue eta ez eridenen: eta non ni içanen bainaiz, hara çuec ecin ethor çaitezquete.

35. Erran ceçaten bada Iuduéc elkarren artean, Norat haur ioaiteco da, guc ezpaitugu eridenen? ala Grecoén artean barreyatuac diradenetarat ioaiteco da, eta Grecoén iracastera?

36. Ceric da erran duen propos haur, Bilhaturen nauçue, eta ez eridenen: eta non ni içanen bainaiz, hara çuec ecin ethor çaitezquete?

37. Eta bestaco azquen egun handian eriden cedin Iesus han, eta oihuz cegoen, cioela, Baldin nehor egarri bada, bethor enegana eta edan beça

38. Ni baithan sinhesten duenari, Scripturác dioen beçala, vr vicizco fluuioac iariaturen çaizca bere sabeletic.

39. (Eta haur erraiten çuen hura baithan sinhesten çutenéc recebitzeco çuten Spirituáz: ecer oraino Spiritu saindua etzén eman, ceren Iesus oraino ezpaitzén glorificatu)

40. Anhitzec bada gendetzecoetaric propos haur ençun çutenean, erraiten çuten, Haur da eguiazqui Propheta hura.

41. Bercéc erraiten çutén, Haur da Christ. Eta batzuc erraiten çutén, Alabaina Galileatic ethorriren da Christ?

42. Eztu Scripturac erraiten, ecen Dauid-en hacitic, eta Bethlehemgo Dauid egoiten cen burgutic Christ ethorriren dela?

43. Dissensione eguin cedin bada populuaren artean harengatic.

44. Eta hetaric batzuc nahi çuten hatzaman, baina nehorc etzitzan eçar haren gainea escuac

Irakurri kapitulu osoa Joan 7