Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 7:25-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Erraiten çutén bada Ierusalemetar batzuc, Ezta haur hiltzeco bilhatzen dutena?

26. Eta huna, frangoqui minço da, eta eztraucate deus eguiten: ala eguiazqui eçagutu othe luqueite Gobernadoréc, ecen haur dela eguiazqui Christ?

27. Baina haur badaquigu nondic den: baina Christ dathorrenean, nehorc eztu iaquinen nondic daten.

28. Oihuz cegoen bada Iesus templean, iracasten çuela eta erraiten, Eta ni nauçue eçagutzen, eta nondic naicén badaquiçue, eta neure buruz eznaiz ethorri, baina da eguiati ni igorri nauena, cein ezpaituçue çuec eçagutzen.

29. Baina nic eçagutzen dut hura, ceren harenganic bainaiz, eta harc igorri bainau.

30. Orduan hura hatzaman nahiz çabiltzan: baina nehorc etzitzan escuac eçar haren gainean, ecen etzén oraino ethorri haren orena.

31. Eta gendetzecoataric anhitzec sinhets ceçaten hura baithan, eta erraiten çutén, Christec dathorrenean guehiago miraculu eguinen othe du, hunec eguiten dituenac baino?

Irakurri kapitulu osoa Joan 7