Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 7:19-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Eztrauçue Moysesec eman Leguea? eta ezpaitu çuetaric batec-ere obratan eçarten Leguea? Cergatic çabiltzate ni hil nahiz?

20. Ihardets ceçan populuac eta erran, Deabrua duc hic: nor dabila hi hil nahiz?

21. Ihardets ceçan Iesusec eta erran ciecén, Obrabat eguin dut, eta guciac miraz çaudete.

22. Baina halere Moysesec eman drauçue Circoncisionea, (ez Moysesganic denez, baina Aitetaric) eta Sabbathoan circonciditzen duçue guiçona.

23. Baldin Circoncisionea recebitzen badu guiçonac Sabbathoan, Moysesen Leguea hauts eztadinçát: asserre çarete ene contra ceren guiçon-bat ossoqui sendatu dudan Sabbathoan?

24. Ezteçaçuela iugea apparentiaren araura, baina iugemendu bidezco batez iugea eçaçue.

25. Erraiten çutén bada Ierusalemetar batzuc, Ezta haur hiltzeco bilhatzen dutena?

26. Eta huna, frangoqui minço da, eta eztraucate deus eguiten: ala eguiazqui eçagutu othe luqueite Gobernadoréc, ecen haur dela eguiazqui Christ?

27. Baina haur badaquigu nondic den: baina Christ dathorrenean, nehorc eztu iaquinen nondic daten.

28. Oihuz cegoen bada Iesus templean, iracasten çuela eta erraiten, Eta ni nauçue eçagutzen, eta nondic naicén badaquiçue, eta neure buruz eznaiz ethorri, baina da eguiati ni igorri nauena, cein ezpaituçue çuec eçagutzen.

Irakurri kapitulu osoa Joan 7