Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 6:52-67 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

52. Baciharducaten bada Iuduéc elkarren artean, erraiten çutela, Nolatan hunec guri bere haraguia eman ahal dieçaquegu iatera?

53. Orduan erran ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin ian ezpadeçaçue guiçonaren Semearen haraguia, eta edan ezpadeçaçue haren odola, eztuçue vicitzeric çuec baithan.

54. Iaten duenac ene haraguia, eta edaten ene odola, badu vicitze eternala: eta nic dut resuscitaturen hura azquen egunean.

55. Ecen ene haraguia eguiazqui da vianda, eta ene odola eguiazqui da edari.

56. Ene haraguia iaten duena, eta ene odola edaten, nitan egoiten da, eta ni hartan.

57. Nola ni igorri bainau Aita vici denac, eta ni vici bainaiz neure Aitaz: hala ni ianen nauena ere, vicico da hura-ere niçaz.

58. Haur da ogui cerutic iautsi içan dena: ez çuen aitéc manná ian duten beçala, eta hil içan dirade: ogui haur ianen duena vicico da eternalqui.

59. Gauça hauc erran citzan synagogán iracasten ari cela Capernaumen.

60. Haren discipuluetaric bada anhitzec gauça hauc ençunic erran ceçaten, Gogor da hitz haur: norc ençun ahal deçaque?

61. Çaquialaric bada Iesusec bere baithan ecen haren discipuluec huneçaz murmuratze çutela, erran ciecén, Hunec scandalizatzen çaituzte?

62. Cer date bada baldin ikus badeçaçue guiçonaren Semea igaiten lehen cen lekura?

63. Spiritua da viuificatzen duena, haraguiac eztu deus probetchatzen: nic erraiten drauzquiçuedan hitzac spiritu dirade eta vicitze.

64. Baina badirade batzu çuetaric sinhesten eztutenic. Ecen baçaquian hatseandanic Iesusec cein ciraden sinhesten etzutenac, eta cein cen hura tradituren çuena.

65. Eta erraiten çuen, Halacotz erran drauçuet ecen nehor ecin dathorrela enegana, baldin ene Aitaz eman ezpaçayo.

66. Orduandanic haren discipuluetaric anhitz guibelerat citecen: eta guehiagoric etzabiltzan harequin.

67. Erran ciecén bada Iesusec hamabiey, Ala çuec-ere ioan nahi çarete?

Irakurri kapitulu osoa Joan 6