Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 6:40-53 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

40. Halaber haur da ni igorri nauenaren vorondatea, Semea ikusten eta hura baithan sinhesten duen guciac, duen vicitze eternala, eta nic resuscitaturen dut hura azquen egunean.

41. Murmuratzen çutén bada Iuduéc harçaz, ceren erran baitzuen, Ni naiz cerutic iautsi naicen oguia.

42. Eta erraiten çutén, Ezta haur Iesus, Iosephen semea, ceinen aita eta ama guc eçagutzen baititugu? Nola dio bada hunec, Cerutic iautsi naiz?

43. Ihardets ceçan bada Iesusec eta erran ciecén, Ezteçaçuela murmura çuen artean.

44. Nehor ecin dathor enegana, baldin ni igorri nauen Aitac tira ezpadeça: eta nic resuscitaturen dut hura azquen egunean.

45. Scribatua da Prophetetan, Eta içanen dirade guciac Iaincoaz iracatsiac. Norc-ere beraz ençun baitu Aitaganic eta ikassi, hura ethorten da enegana.

46. Ez Aita ikussi duenez nehorc, Iaincoaganic denac baicen: harc ikussi du Aita.

47. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ni baithan sinhesten duen guciac badu vicitze eternala.

48. Ni naiz vicitzeco oguia.

49. Çuen aitéc ian vkan duté manná desertuan, eta hil içan dirade.

50. Haur da oguia cerutic iautsi dena, hunetaric ianen duena hil eztadinçát.

51. Ni naiz ogui vicia cerutic iautsi naicena: nehorc ian badeça ogui hunetaric, vicico da eternalqui, eta nic emanen dudan oguia, ene haraguia da, nic munduaren vicitzeagatic emanen dudana.

52. Baciharducaten bada Iuduéc elkarren artean, erraiten çutela, Nolatan hunec guri bere haraguia eman ahal dieçaquegu iatera?

53. Orduan erran ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin ian ezpadeçaçue guiçonaren Semearen haraguia, eta edan ezpadeçaçue haren odola, eztuçue vicitzeric çuec baithan.

Irakurri kapitulu osoa Joan 6