Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 6:39-48 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

39. Eta haur da ni igorri nauenaren vorondatea, Aitarena, cerere eman baitraut, ezteçadan gal hartaric, baina resuscita deçadan hura azquen egunean.

40. Halaber haur da ni igorri nauenaren vorondatea, Semea ikusten eta hura baithan sinhesten duen guciac, duen vicitze eternala, eta nic resuscitaturen dut hura azquen egunean.

41. Murmuratzen çutén bada Iuduéc harçaz, ceren erran baitzuen, Ni naiz cerutic iautsi naicen oguia.

42. Eta erraiten çutén, Ezta haur Iesus, Iosephen semea, ceinen aita eta ama guc eçagutzen baititugu? Nola dio bada hunec, Cerutic iautsi naiz?

43. Ihardets ceçan bada Iesusec eta erran ciecén, Ezteçaçuela murmura çuen artean.

44. Nehor ecin dathor enegana, baldin ni igorri nauen Aitac tira ezpadeça: eta nic resuscitaturen dut hura azquen egunean.

45. Scribatua da Prophetetan, Eta içanen dirade guciac Iaincoaz iracatsiac. Norc-ere beraz ençun baitu Aitaganic eta ikassi, hura ethorten da enegana.

46. Ez Aita ikussi duenez nehorc, Iaincoaganic denac baicen: harc ikussi du Aita.

47. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ni baithan sinhesten duen guciac badu vicitze eternala.

48. Ni naiz vicitzeco oguia.

Irakurri kapitulu osoa Joan 6