Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 6:30-39 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

30. Orduan erran cieçoten, Cer signo bada hic eguiten duc, dacussagunçát eta hi sinhets eçagun? cer obra eguiten duc?

31. Gure aitéc ian vkan dié manná desertuan: scribatua den beçala, Cerutico oguia eman draue iatera.

32. Erran ciecén bada Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, eztrauçue Moysesec eman cerutico oguia: baina ene Aitac emaiten drauçue cerutico ogui eguiazcoa.

33. Ecen Iaincoaren oguia da cerutic iautsi dena, eta munduari vicitze draucana.

34. Erran cieçoten bada, Iauna, eman ieçaguc bethiere ogui hori.

35. Eta erran ciecén Iesusec, Ni naiz vicitzeco oguia: enegana ethorten dena, ezta gosseturen: eta ni baithan sinhesten duena, ezta egarrituren iagoitic.

36. Baina erran drauçuet, ecen ikussi-ere banuçuela, eta eztuçue sinhesten.

37. Aitac emaiten drautan gucia, enegana ethorriren da, eta enegana ethorten dena, eztut campora iraitziren.

38. Ecen cerutic iautsi içan naiz eguin deçadençát ez neure vorondatea, baina ni igorri naueuaren vorondatea.

39. Eta haur da ni igorri nauenaren vorondatea, Aitarena, cerere eman baitraut, ezteçadan gal hartaric, baina resuscita deçadan hura azquen egunean.

Irakurri kapitulu osoa Joan 6